Errusiaren iragazte-esparruak
Errusiaren iragazte-esparruak | |
---|---|
Mota | Populazio-transferentzia |
Honen parte da | Ukrainako inbasioa |
Data | 2022ko otsaila – egun |
Kokaleku | Errusia eta Errusiak okupatutako Ukraina |
Herrialdea | Errusia (de facto) Errusia eta Ukraina (de iure) |
Helburu | Ukrainako populazioa |
Erantzule | Errusia |
Errusiaren iragazte-esparruak –Mendebaldeko hainbat albiste-iturriek kontzentrazio-esparru deritzenak–[1][2][3] Errusiako Indarrek, ustez, 2022ko Ukrainako Errusiako inbasioan zehar, erabilitako iragazte-esparruei dagozkie.[4][5][6][7]
Hilabete bat gatazkan, Iryna Verestxuk-ek, Ukrainako Lehen Ministrordeak, esan zuen 40,000 bat pertsona Ukrainatik Errusiako lurraldeetara eraman zituztela, deportazioa Kievekin koordinatu gabe.[6] Bestalde, 400,000 ukrainar baino gehiago "bortxaz Errusiara lekualdatu" izan dira, Lyudmyla Denisova-ren arabera, Ukrainako giza-eskubideen arartekoa, martxoaren 30erako.[8]
Mikhail Mizintsev-ek, Errusiako Defentsa Nazionaleko Kudeaketa Zentroko buruak, maiatzaren 8an esan zuen 1,185,791 pertsona eraman dituztela Errusiara,[9] Ukrainako funtzionarioek Txetxeniako iragazketa-esparruekin alderatu dituzten ekintzetan.[6] Ukrainako funtzionarioek esan zutenez, FSBk "lan egiten du" ukrainarrekin Krasnodarreko eta Taganrogeko iragazketa-esparruetan, bai eta ukrainarrei lanpostuak eskaintzen zaizkiela Sakhalinen, Errusiako ekialde urrunean.[6][10]
Errusiako Gobernuak, bestalde, ukatu egin du ukrainarrak Errusiara indarrez eramaten ari denik,[6] eta deportazioak baino "ebakuazioak" burutzen dituela esanez.[11] Byline Timesen arabera, filtrazio-esparru hauek Errusiako lan-indarra berriro hornitzeko baliabide gisa erabiltzen ari dira errusiarrek.[12]
Mariupolgo iragazte-esparruak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lekukoek esan zutenez, Errusiako tropek martxoaren 15ean Mariupolgo bonba-aterpe batetik ateratzeko agindua eman ziela emakume eta haurrei. Lekuko batek esan zuenez, beste berrehun edo hirurehunekin batera, indarrez, Novoazovskera eraman zituztela, non orduak itxaron behar izan zuten autobus baten barruan, iragazketa-esparru zeritzen kanpadenda talde bateraa joateko agindu zieten arte. Satelite bidezko irudiek, gainera, karpa-multzo bat erakusten zuten Bezimennen, Novoazovsketik gertu; hala ere, Donetskeko Herri Errepublikako eta Luhanskeko Herri Errepublikako ordezkariek esan zutenez, "30 kanpadendaz osaturiko karpa-hiri" bat zen hura, 450 lagunentzako lekuarekin.[5]
Errusiako Gobernuaren afina den Rossiyskaya Gazeta egunkariak esan zuenez, 5,000 ukrainar prozesatu zituzten Bezimenneko kanpalekuan, bai eta kontrolak egin zituztela "errefuxiatuez mozorrotuta zeuden ukrainiar nazionalistek Errusiara ez infiltratzeko" helburuarekin. Lekuko batek esan zuenez, FSBkoak zirela esan zuten gizonek galdeketa zabala egin zioten halako esparru batean; besteak beste, bere jatorriari buruz galdetu zioten galdeketa "oso umiliagarri" batetan, taldea Rostovera eraman aurretik.[5] Bestelako iturriek adierazi zuten errusiar soldaduek biluztu egin zutela tatuaje bila; era berean, eta haien iritzi politikoei eta Azov Errejimentuarekin zuten loturari buruz galdetu zieten ere.[13] Gainera, FSBko agenteek pasaporteak, NANak eta telefono mugikorrak konfiskatzen zizkieten bertakoei, hainbat iturrietako informazioaren arabera.[7]
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tanya Lokshina, Europa eta Asiako Human Rights WatchekoZuzendariak esan zuenez, "nazioarteko giza eskubideen legediaren arabera, behartutako lekualdatzeak edo transferitzeak ez du zertan esan nahi jendea ibilgailu batera armatuta sartu behar [denik], baizik eta [lekualdatze-]egoera batean aurkitzea, erabakitzeko aukerarik gabe". Gaineratu zuenez, Genevako Hitzarmenak debekatu egiten dute "indar bidezko banakako edo lekualdatze masiboak, bai eta babestutako pertsonak lurralde okupatuetatik kanporatzea ere, haien arrazoia edozein izanda ere".[5] Svetlana Gannuxkina-k ere, giza eskubideen aldeko aktibistak, esan zuen Errusian halako esparruetan zeuden pertsonen dozenaka eskaera jaso zituela, batez ere Rostov inguruan.[7]
Gainera, Linda Thomas-Greenfield-ek, Estatu Batuetako NBEko enbaxadoreak, esan zuenez, "ez dut esan beharrik zer gogorarazten duen 'iragazte-esparru' deritzen horiek", kontzentrazio-esparruei men eginez. AEBek OSCEra bidalitako mandatariak, Michail Carpenterrek, erakundearen kontseilu iraunkorrari esan zion informazio sinesgarrien arabera, iragazketa-esparruetan zeuden ukrainar zibilak galdekatuak izaten ari zirela eta, komunikabide independenteekin edo militarrekin lotura zutelakoan zeudenak, jipoitu edo torturatuak zirela Donetskera eraman aurretik, "non desagertu edo erailtzen omen [ziren]".[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Dean, Kirby. (2022-05-19). «Thousands of Mariupol survivors being detained and 'tortured' in Russia-controlled prisons in occupied Ukraine» MSN.
- ↑ (Ingelesez) Toby Luckhurst & Olga Pona. (2022-04-25). «'You can't imagine the conditions' - Accounts emerge of Russian detention camps» BBC News.
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine calls on UNSC, UN Secretary General to ensure evacuation of wounded from Azovstal» Interfax-Ukraine 2022-05-12.
- ↑ Vlachou, Marita. (2022-04-05). «Mariupol Women Report Russians Taking Ukrainians To 'Filtration Camps'» HuffPost.
- ↑ a b c d Sauer, Pjotr. (2022-04-04). «Hundreds of Ukrainians forcibly deported to Russia, say Mariupol women» The Guardian.
- ↑ a b c d e Peter, Laurence. (2022-03-27). Russia transfers thousands of Mariupol civilians to its territory. BBC News.
- ↑ a b c Mackintosh, Eliza; Ochman, Oleksandra; Mezzofiore, Gianluca; Polglase, Katie; Rebane, Teele; Graham-Yooll, Anastasia. Russia or die. CNN.
- ↑ (Ingelesez) «More than 400,000 Ukrainians 'forcibly displaced to Russia'» euronews 2022-03-30.
- ↑ «Over 19,800 people evacuated from Ukraine, DPR, LPR to Russia in past day» TASS 2022-05-08.
- ↑ «Ukrainians, Who Were Deported to Russia, Are Offered Employment in Sakhalin» gur.gov.ua.
- ↑ Минобороны отчиталось об эвакуации более 500 тыс. человек в Россию. .
- ↑ Blitz, Brad; Lewis, Alexandra. (31 March 2022). «Putin's Gulag-Based Empire of Abduction, Deportation, and Modern Slavery» Byline Times.
- ↑ Russia's humiliating 'filtration' of civilians fleeing occupied Ukraine: The Russian army has set up so-called filtration camps in the Donbas to screen civilians for political views before they are evacuated. DW spoke to three people who were able to get out of Mariupol.. Deutsche Welle April 28, 2022.
- ↑ OSCE Envoy Says Evidence Of 'Filtration Camps' Emerging From Areas Of Ukraine Claimed By Russian Forces. Radio Free Europe/Radio Liberty April 28, 2022.
Irakurketa gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Danny Gold. 'We Will Never Be the Same': Bullets and Blindfolds in a Ukrainian City Under Siege – Vanity Fair (2022ko maiatzaren 19a)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]